viernes, 24 de marzo de 2017

AREA TXOKOA

GAUR TXOKO BERRI BAT JARRI DUGU GELAN, AREA TXOKOA. OSO DIBERTIGARRIA DA ETA EGUNERO BINAKA PASATUKO GARA HEMENDIK, JOLASTERA. MOMENTUZ, NIKO ETA IBAIK BAKARRIK DISFRUTATU AHAL IZAN DUTE.


ALBUMA

jueves, 23 de marzo de 2017

TRIKITIXA DANTZA


TXIKI TXIKI TXIKIA


ZENTZUMENAK

PASADEN OSTIRALEAN ZENTZUMENAK LANTZEKO NAHIAN, GURASOEI OHAR BAT IDATZI GENIEN LAGUNTZA ESKE.

ALBUMA

ASTEAN ZEHAR ASTELEHENETIK ESKOLARA EKARRI DITUGUN GAUZA EZBERDINAK, SUMATZEN DUGUN ZENTZUMENAREN ARABERA SAILKATUZ JOAN GARA.

LAZARO ETA VICTORREK ZARATA EGITEN DUEN MAILU BAT ETA OSO USAIN GOXOA DUTEN PELATOAK EKARRI DITUZTE.

ALBUMA


SARAK MARAKA, KOLONIA, ALDE BATETIK LEUNA ETA BESTE ALDETIK LATZA DEN BELKROA ETA AZUKREA EKARRI DIZKIGU.

ALBUMA


UXUEK ERE HAINBAT GAUZA INTERESGARRI ERAKUTSI DITU: OSO USAIN GOXOA DUEN ARGIZARI BAT, PANDERETA, BERE LEHENGUSUAREN ARGAZKI BAT, GOMINOLA BATZUK ETA UKITU DUGUN LIXA.




NEREAK USAINDU DUGUN ERROMERO ETA ASKO GUSTATU ZAIGUN METALOFONOA.

ALBUMA


OIHANEK GAUZA PILO BAT EKARRI DU: TELEFONOA, ZELOFAN PAPERA, ZINTZARRI BAT, KATALOXA, MARAKA, KUBO BATZUK,  USAINTZAKO BELARRAK, LEUNA ZEN ZAPIA ETA KARTULINA LARROSA BAT.

ALBUMA


ANNEK ERE PARTE HARTU NAHI ZUEN ETA ZARATA EGITEN DUEN BEHIA, OSO LEUNA DEN BESTE BAT, ARGIA DAUKAN SUDURRA ETA KOLONIA EKARRI DIZKIGU.


ALBUMA


NIKOK IKUSTEKO, UKITZEKO ETA ENTZUTEKO OSO IPUIN POLITA, "MI GRANJA" DELAKOA.

ALBUMA


AMETSEK "OIHANEAN" IPUINA. IPUIN HAU IKUSTEKO ETA UKITZEKOA DA. ASKO GUSTATU ZAIGU.

ALBUMA


IBAIK  USAINTZEKO HIERBABUENA ETA ANISA, UKITZEKO LIXA, KOLORETAKO TAPOIAK, OSO BIGUNAK DIREN BOLAK ETA DASTATZEKO KANELA ETA CURRY.


ALBUMA


ANDERREK, OSO LEUNA DEN PELUTXE BAT, KOLONIA, TXIRRINA, BERE ARGAZKI BAT ETA GAILETAK.


ALBUMA


PAULINA ETA RUTHEK, PANPIN BIGUNAK, KANPAIA, KOTXOLATINAK ETA BELARRI HANDI BATZUK.

ALBUMA


ETA PATRICIAK KOLOREAK LANTZEKO IPUIN BAT, IRAKURTZEKO ETA UKITZEKO BESTE BAT "UNTXITXO ETA BERE LAGUNAK", ZARATAK EGITEN DITUEN KOTXE BAT ETA DASTATZEKO PAKETE BAT GAILETA.

ALBUMA


AZKENEAN, ZENTZUMENEN TXOKOA HOLAN GERATU DA.










ESKERRIK ASKO GUZTIOI ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!!


DATORREN ASTEAN TAILERREKIN HASIKO GARA.



GORPUTZEKO SOINUA


GORPUTZAREN ATALAK


GIZA GORPUTZA

GIZA GORPUTZA LANTZEN HASI GARA. GORPUTZ ATALEN IZENAK IKASI DITUGU ETA NESKEK ALUA ETA MUTILEK ZAKILA DUTELA KONTURATU GARA. 

ETA GU ZER GARA? NESKAK ALA MUTILAK?

HASIERAN EZ GENEUKAN OSO ARGI. BI TALDETAN BANATU GINEN:
NESKAK ALDE BATETIK JARRI ZIREN...





ETA MUTILAK BESTE ALDETIK.






ETA BERANDUAGO...


ALBUMA


GUZTIRA 8 NESKA ETA 10 MUTIL GAUDE GELAN!






ANDEREÑOAK TXOMINEN BURUA EKARRI DIGU GELARA. BATZUETAN BEGIAK, SUDURRA, AHOA ETA BELARRIAK BERE LEKUAN KOKATZEA PIXKAT KOSTATZEN ZAIGU...


ALBUMA


BESTE BI BURU ERE BADITUGU ETA KUTXA BATEAN HAINBAT BEGI, SUDUR, ILE, AHO, BETAURREKO ETA BELARRI. AURPEGI EZBERDINAK SORTZEA DIBERTIGARRI IRUDITZEN ZAIGU! GAINERA AURPEGIEN PUZZLE BERRIAK ERE BADAUZKAGU.

ALBUMA


ETA BADAKIZUE? HIRUHILABETE HONETAKO KARPETARAKO, GURE ERRETRATUAK EGITEA ERABAKI DUGU. AURRERAGO ERAKUTSIKO DIZKIZUEGU!






miércoles, 15 de marzo de 2017

ZORIONAK AITOR!!!

IGANDEAN AITORREK 3 URTE BETE ZITUEN ETA GAUR ESKOLAN OSPATU DUGU.

ALBUMA



🎵MILA KILO ZORION
DIZUGU ESKAINTZEN,
BESTE URTE BERRI BAT
DUZULAKO HASTEN.
BAIETZ ASMATZEN ZENBAT
DITUZUN BETETZEN!
ZERGATIK EZ DITUGU
TXALOKA ZENBATZEN?🎵

BAT, BI ETA HIRU!!! 🎈🎈🎈

ZORIONAK AITOR!!!

miércoles, 1 de marzo de 2017

INAUTERIAK

OSTIRALEAN IHAUTERIAK OSPATU GENITUEN ESKOLAN. GUZTIOK MOZORROTUTA ETORRI GINEN. ZEREZ JAKIN NAHI DUZUE? ARGI DAGO ERDI AROA IZAN BEHAR ZELA GAIA. BERAZ, BATZUK, ZALDUNEZ; BESTE BATZUK, HERENSUGEZ; ETA BESTE BATZUK, BASERRITARREZ JANTZITA ABIATU GINEN SAN MARTINERA. BAKOITZAK AUKERATU NAHI IZAN ZUEN MOZORROZ.



ALBUMA




10:30ETAN TORNEOA HASI ZEN. ZEIN ONDO PASATU GENUEN GURE PUNTERIA FROGATZEN,


ALBUMA




BURUHANDIAN ESKUA SARTZERA AUSARTZEN, BARRUAN ZER ZEGOEN ASMATZEKO,


ALBUMA





ETA SAGARRARI KOSKA EGITEN ESKUAK ERABILI BARIK!


ALBUMA




TORNEOA AMAITU GENUENEAN TXITXIBURDUNTZIA IZAN GENUEN.  GUZTIOK NAGUSIEN GELAN ELKARTU GINEN TXORIZOZKO BOKATATXOAK JATEKO. UMMMMM! ZE GOXO ZEUDEN!!!

ALBUMA



OSO EGUN POLITA IZAN ZEN ETA
PRIMERAN PASATU GENUEN!



KOROAK

KOROAREN KOLOREA ETA BERTAN ITSATSIKO GENITUEN BI GOMETSAK AUKERATU DITUGU ETA KORO POLIT HAUEK EGIN DITUGU.


ALBUMA



GURE GAZTELUKO ERREGE ETA ERREGINAK IZANGO GARA!!!