martes, 25 de octubre de 2016

SORGINA PIRULINA


KLIN KLAN



KLIN KLAN, 
KLIN KLAN,
EURI TANTAK,
EURI TANTAK.
KLIN KLAN, 
KLIN KLAN, 
EURI TANTAK 
KALEETAN.

JAN, JAN, JAN ETA JAN



JAN, JAN, JAN ETA JAN
SAGARRA SARTU DUT AHOAN.
EDAN, EDAN, EDAN
EGARRIRIK ZAUDENETAN.




MARTUTENEKO TRENA



U! U! U! U! U!
U! U! U! U! U!
U! U! U! U! U!
U! U! U! U! U!

TRIKI TRAKA TRIKI TRAK
MARTUTENEKO TRENA
TRIKI TRAKA TRIKI TRAK
ZUBITIK BARRENA.

AURRETIKAN DABILENA
AURRERA DIHOALA
AZKENA DATORKIGUNA
GELDITU DADILA.



KUKU-KUKU




KUKU KUKU 
BI ESKU DITUGU.
KIKI KIKI 
ESKUAK IREKI.

TXA TXA TXA TXA TXA TXA TXA 
ESKUAK TXALOKA,
TXI TXI TXI TXI TXI TXI TXI 
ESKUAK ITXI. (BIRRITAN)

KUKU KUKU 
BI ESKU DITUGU.

PINGU PINGUINO TXIKI TXIKIA


PINTTO PINTTO


ESKUTXOA


IKUSI IKUSI HAN


HALLOWEEN

BEGIRA ZELAKO KALABAZA POLITA EKARRI DUEN NEREAK GAUR!!!





GUZTIOI EDERRA IRUDITU ZAIGU, BAINA EZ DUGU OSO ONDO ULERTU ASTELEHENEAN ZER OSPATZEN DEN ETA ZE IKUSIA DUEN KALABAZAREKIN. 

HALLOWEEN? ZER DA HORI?

lunes, 24 de octubre de 2016

PAULINA ETA RUTHEN URTEBETETZEAK

GAUR PAULINA ETA RUTHEN URTEBETETZEAK OSPATU DITUGU.

POZ POZIK IBILI DIRA BEREN KOROEKIN, ETA HAMAIKETAKOA IZAN BEHARREAN, HAIEK GONBIDATUTAKO MERENDOLA IZAN DUGU.

ZORIONAK BIKOTE!!!




viernes, 14 de octubre de 2016

ONGI ETORRI!!!

2 URTEKO GELAN, MOLDAKETA PIXKAT KOSTATU ZAIGU. EGIA ESAN, ORAINDIK BATZUOK JARRAITZEN DUGU NEGARREZ SARRERAN ETA BATZUETAN IRTEERAN ERE BAI. 


BAINA EZ PENTSA DENA NEGARRAK DIRENIK.  ESKOLAN OSO ONDO PASATZEN DUGU ETA LAGUN BERRI ASKO EZAGUTU DUGU!

HONA HEMEN, MOMENTU BATZUK:


  • TXOKOETAN JOLASTEN,






  • KORROAN IPUINA ENTZUTEN,




HAMAIKETAKOA JATEN,



ETA DANTZA EGITEN, 


  • PSIKOGELAN DISFRUTATZEN,


  • PATIOAN DAGOEN GUZTIA AZTERTZEN,


  • JANTOKIAN BAZKALTZEN,


  • ETA LOKULUXKA BOTATZEN.





ZORIONAK JAVIER!!!

JAVIK ERE 2 URTE BETE DITU!!!

"ZORIONAK ZURI" ABESTU GENION; SUZIRIAK BOTA GENITUEN, BI SUZIRI HAIN ZUZEN ERE;  ETA BERAK EKARRITAKO GUSANITO ETA PATATA FRIJITUEKIN MERENDOLA EDERRA EGIN GENUEN. 

ZORIONAK JAVI!!!



VICTOR ETA LAZAROREN URTEBETETZEA

VICTOR ETA LAZARO ESKOLARA ETORRI ZIREN EGUN BATZUK BERANDUAGO, KASUALITATEZ BERE URTEBETETZE EGUNEAN.

ZORIONAK BIKOTE!!!




MILA KILO ZORION, IBAI!!!

MOLDAKETAREN BIGARREN ASTEAN IBAIREN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN.

2 URTE JADA!!! 

NAHIZ ETA OSO KORO POLITA EGIN, EZ ZUEN JARRI NAHI IZAN, BAINA ABESTU GENIONEAN ASKO GUSTATU ZITZAION. 







ZORIONAK ZURI
ZORIONAK ZURI
ZORIONAK IBAI
ZORIONAK BETI!!!