miércoles, 21 de diciembre de 2016

GABONETAKO ZUHAITZA

GELA APAINTZEKO ERE, BESTE GABONETAKO ZUHAITZ BAT EGIN DUGU. HORRETARAKO, ETXETIK GUZTION ARTEAN EKARRITAKO BIRZIKLATZEKO TAPAK ETA TAPOIAK ERABILI DITUGU.


ALBUMA



ZUHAITZA TAPOIZ BETETZEN AMAITU DUGUNEAN ENBORRA IPINI ETA...


ZUEK BAI ZARETELA ARTISTAK!!!



GURE 1. KARPETA

MARGOTEGIAN EGIN DITUGUN LANAK ETXERA ERAMATEKO KARPETA BAT PRESTATU DUGU. ETA NOLA EZ! GABONAK BUELTAN DAUDENEZ, GABONETAKO ZUHAITZA EGIN DUGU.

PAUSUZ PAUSU JOAN GARA:
  • LEHENENGOZ, ZUHAITZA MARGOTU,

Albuma


  • GERO, BOLA GORRIAK ETA IZARRA JARRI,

Albuma


  • ETA AZKENIK, ENBORRA.

Albuma



HONA HEMEN GURE KARPETAK!!!








viernes, 16 de diciembre de 2016

KAS, KAS, KAS, ATEAN



KAS KAS KAS ATEAN

Kas, kas, kas atarian          
Nor dabil etxean?
Ikusi makusi                        

Nor naizen ikasi
Praka zabalak
Atorra urdina
Ai ene! ez dakit ezer ez, ez, ez
Ai ene! Kontatu mesedez.
Mutur zikina,
Txapela beltza.
Ai ene! ez dakit ezer ez, ez, ez
Ai ene! Kontatu mesedez.
Pipa ahoan
Ardoan bertan
Bai, bai, bai, lehen orain eta gero

Zu zara gure Olentzero.

OLE! OLENTZERO!



OLE! OLENTZERO!

Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!

Olentzero joan zaigu  mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera.
Olentzero joan zaigu  mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera.

Horra! horra! Horra! horra!
Gure Olentzero.
Pipa hortzetan duela

eserita dago

Horra! horra! Horra! horra!
Gure Olentzero.

Pipa hortzetan duela

eserita dago.


Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!

Olentzero buru handia
entendimenduz jantzia.
Bart arratsean edan omen du
hamar orruko zagia.
Olentzero buru handia

entendimenduz jantzia.
Bart arratsean edan omen du
hamar orruko zagia.

Horra! horra! Horra! horra!
Gure Olentzero.
Kapoiak ere baditu
arrautzatxuekin.
horra! horra! Horra! Horra!
Gure Olentzero.
Bihar merendatzeko
botila ardoakin.

Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!
Ole! Olentzero! Ole! Olentzero!

OLENTZERO


viernes, 9 de diciembre de 2016

viernes, 2 de diciembre de 2016

EUSKARA EGUNA

GAUR GELAN EUSKARA EGUNA OSPATU DUGU GEHIEN GUSTATZEN ZAIGUN MODUAN, MERENDOLA BATEKIN!


Albuma


GERO, JOLASTOKIRA JOAN BAINO LEHEN, HORMIRUDIA NOLA GERATU ZEN IKUSTERA IRTEN GARA. 


                              

                                           



jueves, 1 de diciembre de 2016

EURI TANTA BAKOITZEAN, EUSKARA!

ABENDUAREN 3AN EUSKERA EGUNA IZANGO DA. HORRETARAKO, ETA GUZTIOK JABETZEKO ZE GARRANTZITSUA DEN EUSKARAZ EGUNERO MINTZATZEA, LOURDESEN UMEEK HORMIRUDI POLIT POLIT BAT PRESTATU DUTE.


GUK ERE PARTE HARTU NAHI GENUEN ETA HORMIRUDIAN JARRIKO GENITUEN EURI TANTAK MARGOZTEN HASI GINEN. PRIMERAN GERATU ZITZAIZKIGUN!









GERO HORMIRUDIA GURE GELARA EKARRI GENUEN KOTOIZKO HODEIAK EGITEKO, 


Albuma


ETA PREST GENEUZKAN  EURI TANTAK ITSASTEKO.


Albuma


BEGIRA ZE POLITA GERATU DEN!!!





"EURI TANTA BAKOITZEAN, EUSKARA!!!"


JOLAS EZBERDINAK

ETXETIK EKARRITAKO MATERIALAREKIN JOLASTEN IBILI GARA: POTEA BETETZEN, HUSTEN, GURE JOLASEAN GAUZAK BESTE GAUZA BIHURTZEN, ORDENATZEN, ZARATA ATERATZEN...


Albuma






SAILKAPENAK EGITEN...

PASADEN OSTIRALEAN GELARA ESKATUTAKO MATERIALA AZTERTZEN ETA SAILKATZEN HASI GINEN. LURREAN 3 UZTAI JARRI GENITUEN: ZURIA, ARROSA ETA BERDEA. UZTAI ZURIAN KORTXOAK, ARROSAN TAPOIAK, ETA BERDEAN HOSTOAK SARTZEA ERABAKI GENUEN.

UXUEK DENETARIK EKARRI ZUEN: TAPAK, TAPOIAK, KORTXOAK ETA HOSTOAK; ETA PRIMERAN JOAN ZEN SARTZEN BAKOITZA BERE UZTAIAN.


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



NEREA ERE, EKARRITAKOA PRIMERAN KOKATUZ JOAN ZEN.


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



GERO IBAI IRTEN ZEN BERE HOSTO ETA TAPOIEKIN. OSO ONDO IBAI!


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



HURRENGOA AITOR IZAN ZEN. KORTXO PILA EKARRI ZIZKIGUN.


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



OSTEAN, ANNE. ARAZO BARIK BERE POLTSAN ZEUDEN HOSTOAK, TAPOIAK ETA KORTXOAK ZEGOZKIEN UZTAIETAN SARTU ZITUEN. TXAPELDUNA, ANNE!


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.


ETA AZKENIK, NIKO. HOSTO ASKO ETA TAPOI BAT ZITUEN POLTSAN. PRIMERAN NIKO!


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



UZTAIAK HOLAN GERATU ZIREN.







BAINA HEMEN EZ GENUEN UTZI! ASTE HONETAN ERE MATERIALA SAILKATZEN JARRAITU DUGU.

AURREKO ASTEKOA KUTXETAN SARTU ETA BERRIRO JARRI GENUEN DENA ALFONBRAN.



OIHANEK OSO KUTXA POLIT BATEAN HAINBAT GAUZA EKARRI ZUEN.


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



ALEXEK ERE HOSTO PILO BAT! ZELAKO ZORTEA!


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.


PAULINA ETA RUTHEK TAPOI ASKO! 


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.


IBAI BERRIRO ANIMATU ZEN ETA KORTXO BATZUK EKARRI ZIZKIGUN.






ETA JAVIK HOSTO PILO BAT, ETA TAPOI ETA KORTXO BATZUK EKARRI ZITUEN.


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



EZIN GARA KEXATU. GUZTION ARTEAN MATERIAL ASKO LORTU DUGU!!!



PATIOKO JOLAS BERRIAK

PASADEN ASTEAN GURE GELETAKO GURASO BATZUK ESKOLARA ETORRI ZIREN PATIOKO ZORUAN JOLASAK MARGOZTERA.


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



OSO JOLAS POLITAK MARGOTU ZITUZTEN:

  • KOLOREZ BETETAKO TRUKEME BAT,




  • KOTXEEKIN JOLASTEKO PISTA, APARKALEKUEKIN ETA GUZTIZ,





  • ZIZARE POLIT BAT,





  • ETA MIRO-REN KOADRO BATEAN INSPIRATUTAKO BESTE JOLAS BAT.































GAUR PATIORA HELDU GARENEAN HARRITUTA GERATU GARA, ETA BEREHALA JOLASAK AZTERTZERA JO DUGU. 

PRIMERAN PASATU DUGU!


Sakatu argazki gainean albuma ikusteko.



ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!