martes, 30 de mayo de 2017

PITA PITA MARGARITA

"PITA PITA MARGARITA
ZURIA ETA POLITA"






GURE LOREONTZIAK ETA BARATZE TXIKIA

APIRILAREN AMAIERAN LANDAREAREN MUNDUAN MURGILTZEN HASI GINEN.

LANDAREEN ATALAK ETA BARATZEAN ERABILTZEN DIREN TRESNAK ETA TOPATU AHAL DITUGUN FRUTAK ETA BARAZKIAK LANTZEN GENITUEN BITARTEAN, LOREONTZI BATZUK APAINTZEA ERABAKI GENUEN SUDURRA, AHOA, BEGIAK ETA BELARRIAK JARTZEN.


ALBUMA


BERANDUAGO LURRA BOTA OSTEAN, KATU BELARRAREN HAZIAK EREIN GENITUEN.

ALBUMA 


OSO DIBERTIGARRI GERATU ZITZAIZKIGUN!!!

ALBUMA









HOR EZ GENUEN LANA AMAITU. GEUK ERE GURE BARATZEA IZAN NAHI GENUEN. BERAZ, BANDEJA HANDI BATZUETAN DILISTAK, TXITXIRIOAK ETA INDABAK EREIN GENITUEN.

ALBUMA: DILISTAK

ALBUMA: GARBANTZUAK

ALBUMA: INDABAK



EGUNERO ALDAKETAK EMATEN ARI ZIREN ALA EZ APUNTATZEN GENUEN KONTROL ORRIAN, ETA UREZTONTZIAREKIN,  BEHARREZKOA BAZEN, UREZTATZEN GENITUEN.

ALBUMA: DILISTEN BEHAKETA 

ALBUMA: TXITXIRIOEN BEHAKETA

ALBUMA: INDABEN BEHAKETA


BEREHALA LEHENENGO ALDAKETAK  IKUSTEN HASI GINEN. ZELAKO ILUSIOA!!!

DILISTAK

GARBANTZUAK

GURE BARATZEA


HAZTEKO LEHENENGOAK DILISTA LANDAREAK IZAN ZIREN, BAINA AZKENEAN INDABA, GARBANTZU ETA DILISTA LANDARE PILOA HAZI ZIREN!!!





ALEXEN URTEBETETZEA

GAUR ALEXEN URTEBETETZEA OSPATU DUGU. OSO OSO GUAPO ZEGOEN EGIN DIOGUN KOROAREKIN ETA POZ-POZIK JARRI DA.

ABESTU, 3 SUZIRI BOTA DIZKIOGU ETA TALDEAREN ARGAZKIA EGIN OSTEAN MERENDOLA IZAN DUGU.


ALBUMA

 ZORIONAK ALEX!!!

martes, 23 de mayo de 2017

jueves, 18 de mayo de 2017

ZETARRAK EKARRI DITUGU GURE GELARA!

GAUR 3 URTEKO LAGUNEK TXANGOA IZAN DUTENEZ, GU HAIEN ZETARRAK ZAINTZEAZ ARDURATU GARA.

OSO HANDI DAUDE JADA ETA NAHIZ ETA BATZUOI BELDUR PIXKAT EMAN, ASKO GUSTATU ZAIGU BEGIRATZEA NOLAKOAK DIREN ETA NOLA ZAINDU BEHAR DIREN. 





KUTXA GARBITU DIEGU ETA MORERAREN HOSTO BERRIAK JARRI DIZKIEGU ASKO JATEN DUTELAKO.

ALBUMA


DATORREN IKASTURTEAN GURI TOKATUKO ZAIGU ZETARRAK IZATEA!!! ZEIN ONDO!!!





viernes, 12 de mayo de 2017

jueves, 11 de mayo de 2017

GURE IPUINAK

3 EGUN EZBERDINETAN ANDEREÑOEK 3 IPUIN IRAKURRI DIZKIGUTE. 

  • LOURDESEK "HARTZA EHIZATZERA GOAZ" IRAKURTZEN ZUEN ETA LIBURU HONEN SARRERAK ARROSAK ZIREN.
  • LUCIAK "EMAKUME ERRALDOIA ETA BELE BELTZA" IRAKURTZEN ZUEN ETA BERE SARRERAK URDINAK ZIREN.
  • FATIMAK "ZEIN KOLORETAKOA DA MUSU BAT?" IRAKURTZEN ZUEN ETA BERE SARRERAK HORIAK ZIREN.




JANTOKIAN GELA BIAK ELKARTU AURRETIK, KLASEAN AUKERATZEN GENUEN ZE IPUIN NAHI GENUEN IRAKURTZEA, ETA IPUIN HORRETAKO SARRERAREKIN ABIATZEN GINEN JANGELARA. 

GERO, GUZTIOK BEHIN JANGELAN EGONDA, AUKERATUTAKO IPUINA IRAKURTZEN ZUEN ANDEREÑOAREKIN JOATEN GINEN. 

1. EGUNEAN...

ALBUMA


2. EGUNEAN...

ALBUMA


ETA 3. EAN...

ALBUMA


NAHIKO ADI EGON GARA EGUN GUZTIETAN ETA IPUINAK ASKO GUSTATU ZAIZKIGU!!!


lunes, 8 de mayo de 2017

IPUIN KONTALARIA

GAUR IRATXE, IPUIN KONTALARIA, ETORRI ZAIGU ESKOLARA. BI IPUIN KONTATU DIZKIGU. BATA, "SAGUEK JATEN DUTEAN" ETA BESTEA, "FELIX, BELDURREN BILTZAILEA". BIAK ASKO GUSTATU ZAIZKIGU. BIGARRENAREKIN, NAHIZ ETA BELDURREZKOA IZAN, EZ GARA IZUTU. GAINERA, GURE BELDURRAK MARGOZTEN IBILI GARA ETA IPUINEAN BEZALA, IRATXEK EKARRITAKO KUTXA BATEAN GORDE DITUGU BERAIETAZ LIBRATZEKO. 


ALBUMA

viernes, 5 de mayo de 2017

LUCIAREN URTEBETETZEA

PASADEN OSTIRALEAN LUCIAREN URTEBETETZEA IZAN ZEN ETA URTEBETETZE GUZTIAK BEZALA OSPATU GENUEN.

KOROA JARRI GENION,




ETA BERAK GUSANITO ETA PATATA FRIJITUAK JATERA GONBIDATU ZIGUN.





ZORIONAK LUCIA!!! 🎂🎆🎆