martes, 30 de mayo de 2017

GURE LOREONTZIAK ETA BARATZE TXIKIA

APIRILAREN AMAIERAN LANDAREAREN MUNDUAN MURGILTZEN HASI GINEN.

LANDAREEN ATALAK ETA BARATZEAN ERABILTZEN DIREN TRESNAK ETA TOPATU AHAL DITUGUN FRUTAK ETA BARAZKIAK LANTZEN GENITUEN BITARTEAN, LOREONTZI BATZUK APAINTZEA ERABAKI GENUEN SUDURRA, AHOA, BEGIAK ETA BELARRIAK JARTZEN.


ALBUMA


BERANDUAGO LURRA BOTA OSTEAN, KATU BELARRAREN HAZIAK EREIN GENITUEN.

ALBUMA 


OSO DIBERTIGARRI GERATU ZITZAIZKIGUN!!!

ALBUMA









HOR EZ GENUEN LANA AMAITU. GEUK ERE GURE BARATZEA IZAN NAHI GENUEN. BERAZ, BANDEJA HANDI BATZUETAN DILISTAK, TXITXIRIOAK ETA INDABAK EREIN GENITUEN.

ALBUMA: DILISTAK

ALBUMA: GARBANTZUAK

ALBUMA: INDABAK



EGUNERO ALDAKETAK EMATEN ARI ZIREN ALA EZ APUNTATZEN GENUEN KONTROL ORRIAN, ETA UREZTONTZIAREKIN,  BEHARREZKOA BAZEN, UREZTATZEN GENITUEN.

ALBUMA: DILISTEN BEHAKETA 

ALBUMA: TXITXIRIOEN BEHAKETA

ALBUMA: INDABEN BEHAKETA


BEREHALA LEHENENGO ALDAKETAK  IKUSTEN HASI GINEN. ZELAKO ILUSIOA!!!

DILISTAK

GARBANTZUAK

GURE BARATZEA


HAZTEKO LEHENENGOAK DILISTA LANDAREAK IZAN ZIREN, BAINA AZKENEAN INDABA, GARBANTZU ETA DILISTA LANDARE PILOA HAZI ZIREN!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario