jueves, 15 de junio de 2017

EGUN BAT ESKOLAN

ESKOLAN SARTZEN GARENEAN MOTXILA ETA JERTSEIA ERANTZI ETA GURE KAKOAN ESKEGI ONDOREN, BAKUAN JESARTZEN GARA.

ALBUMA


ZENBAT ETORRI GAREN ZENBATU ETA GERO, GELAN SARTZEN GARA.



BAKOITZA NAHI DUEN TXOKORA JOATEN DA JOLASTERA:  MARGOTEGI, ETXE TXOKO, MAHAI JOLASEN TXOKO, LIBURUTEGI EDO ERAIKUNTZA TXOKORA. AREA EDO UR TXOKOETARA  JOATEA NORI TOKATZEN ZAION ANDEREÑOAK ESATEN DIGU.

ALBUMA


10:15ETAN DENA BATZEN DUGU GUZTION ARTEAN ETA KORRUAN ESERITZEN GARA. 

PROIEKTUA (AZTERTZEN ARI GAREN GAIARI BURUZ HITZ EGIN, MATERIAL EZBERDINEKIN ESPERIMENTATU; HIZTEGIA , ABESTIAK, DANTZAK, OLERKIAK, AHOKORAPILOAK IKASI...)

ALBUMA

ETA ERRUTINAK (NOR ETORRI DEN ETA NOR EZ, ZENBAT GAUDEN ESKOLAN ETA ZENBAT GERATU DIREN ETXEAN, EGURALDIA, MENUA, HAMAIKETAKOA...) LANTZEN DITUGU.

ALBUMA

ALBUMA: HAMAIKETAKOA


GERO, KOMUNETIK PASATU OSTEAN ETA EGURALDIAK UZTEN BADIGU, PATIORA JOATEN GARA. ZE ONDO PASATZEN DUGUN!

ALBUMA


ETA EGUN EURITSUETAN,  PSIKOGELARA. HAU ERE ASKO GUSTATZEN ZAIGU!

ALBUMA


12:00AK ALDERA, GELARA BUELTATZEN GARA BATZUK ETXERA ETA BESTE BATZUK JANTOKIRA BAZKALTZERA JOATEKO PRESTATZERA.

ALBUMA


BAZKALTZEN AMAITZEAN, GELARA BUELTATZEN GARA LOKULUXKA EDERRA BOTATZERA.

ALBUMA


ETA LISTO! EGUNA AMAITU DA! BAGOAZ ETXERA!!!

ALBUMA

No hay comentarios:

Publicar un comentario