viernes, 23 de junio de 2017

ZE KOLORETAKOA DA URA?

GELARA ANDEREÑOAK 3 POTE EKARRI ZIZKIGUN LIKIDO EZBERDINEKIN. BATA MARROIA ZEN, BESTE BAT LARANJA ETA AZKENA BEREHALA ESAN GENUEN URA ZELA, 
-BAINA ZE KOLORETAKOA DA URA? - GALDETU ZIGUN ANDEREÑOK
-ZURIA!- ESAN ZUTEN BATZUEK.



ORDUAN ANDEREÑOK 4. POTETXO BAT EKARRI ZIGUN.



4. POTE HORRETAN ZEGOENA ESNEA ZELA ESAN GENUEN IKUSI BEZAIN LASTER. ETA GAINERA ESNEA ZURIA DA! BAINA ESNEA ETA URAK EZ DUTE KOLORE BERA!

ORDUAN ZE KOLORE DAUKA URAK?

POTE ATZETIK KOLORE EZBERDINETAKO KAMISETAK JARTZEN, URAREN BITARTEZ KOLORE HORIEK IKUSTEN GENITUEN. 
BADAKIGU! GARDENA! URA GARDENA DA!!!

ALBUMA


No hay comentarios:

Publicar un comentario